XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IV. EKONOMIA. ERALDAKUNTZA EKONOMIKOAK ETA TRADIZIONALISMOA. 2.1. Laborantza eta abeltzantza

Biztanlegoaren %85a, gutxi gora behera, laborantzara dedikatua dago eta arlo honetan oinarritzen da ekonomia.

Borbondarrek XVIII. mendean, laborantzari bultzada bat eman nahi izan zioten landare berriak sartuaz (patata, artoa), nekazal problemen kontzientziakuntzaz (Jovellanos-en Nekazal Legeari buruzko Txostena), eta inor bizi ez zen lurraldeak birpopulatuaz (Sierra Morena).

Ureztapena mendean zehar hedatzen da (Aragoiko Kanalea) eta toki batzuetan espezializapen laborantza ere sortzen da, (Valentziako baratza).

Demografi hazkundaren eraginez landutako lurrak gehitu egin ziren eta honek eraldakuntza garrantzizkoak eman zitzakeen, baina errealitatean, Karlos III.ak, batez ere, bultzatu zituen nekazal erreformek porrot egin zuten.

Ilustratuek problemok ikusten zituzten, baina laborantzak eta abeltzantzak ohituran amilduta jarraitu zuten.

Landare berriek ez dute nazio osoan eraginik, nekazal erreformak orokorki ez ziren bete.

Sekain lurrak, lugorria erabiliaz, laborantzaren oinarria izaten jarraituko du.

Lurralde bakoitzean nekazari bizitza egoera desberdinekoa zen: Tajo ibaiaren ifarraldean, epe motzeko errentapenak eta inorenganatu ezin ziren nobleziaren lurren maiztergoarenak ziren problemarik nagusienak.

Andaluzia aldean, lantze extentsiboa ematen da.

Landa irekiak, lur komunalak asko daude eta jornalarietaz baliatzen dira lanerako.

Hauen egoera urteko hilabete askotan eskale bihurtzea izaten zen.

Etengabeki jabedunen errenta eskatzea permititzen zuten epe motzeko errentapenak ematen ziren hemen ere.

Mediterranear itsasaldean, kanpo eskaeraren eraginaz bere produkzioa internazional merkatalgoarekin erlazionaturik dago (zeta, mahats, almendra...).

Epe luzerako errentapenak ematen dira; nekazariak, praktikoki, jabedunaren funtzioa betetzen zuen.